top of page

PROZESUAREN DESKRIBAPENA

 

1.- Proiektua lantzeko sentsibilizazio-lana egin eta baldintzak sortzea

 

Helburu hori lantzeko eskolaren eta eskola kokatua dagoen herriaren arabera, bakoitzean egin beharreko lana egokitu beharko da. Izan ere, txostenean jasotzen denarekiko sentsibilizazio-maila eta proiektu arrakastatsu bat egiteko dauden baldintzak desberdinak izango dira leku batetik bestera.

 

Egin nahi den proiektuak, proiektu integrala eta adostasun zabalekoa izan behar duenez,  ezinbestekoa da eskolaz kanpoko sarea ere lantzea eta herritar eta eragileen inplikazioa hasieratik bilatzea. Horretarako ezinbestekoa da, txostenean jasotakoaren berri ematea eta guztiekin hausnartzea.

 

Lan hori beraz, eskola barruan eta kanpoan egin behar da. Kasu bakoitzean ahalegin berezia edo bilera bereziak egin beharko dira interes-talde edota eremu desberdinetan:  gurasoak, elkarteak + udala, irakasleak...

 

2.-Hizkuntza Proiektua landu:

 

Prozesua ikastetxe bakoitzaren ezaugarrietara egokitu. Ezin da gauza bera planteatu esaterako ikastetxe txiki edo handi batean.

 

Ikastetxe bakoitzean prozesua definitzeko eta urrats bakoitza norekin egin erabakitzeko hainbat pertsona-talde, talde horietako ordezkariak edota sortuta dauden hainbat egitura erabili ahal ditugu. Hona besteak beste zeintzuk izan ahal diren:

 

- ESKOLAKOAK: zuzendaritza, klaustroa, etapako edota mailakako irakasleak, pedagogia batzordeak, gurasoak, langileak, ikasleak,…

- HERRIKO ERAGILEAK + UDALA: garrantzia handia aisialdiarekin lotutakoak, euskara elkarteak,…

- ADITUAK

 

​Ezinbestekoa da ikastetxean proiektuaren arduraduna izendatzea.

 

Era berean ikastetxe bakoitzeko prozesuaren jarraipena egiteko talde-eragilea: proiektu-arduraduna, udaleko ordezkariak, Sortzen, …

 

Hizkuntza Batzordeak sortu ikastetxeetan, nortzuk parte hartuko duten erabaki: zikloetako, etapetako, arloetako ordezkariak, zuzendaritzakoak, gurasoak, ikasleak (adinaren arabera), herriko eragileak, etab.

 

Saioan landuko denaren arabera taldearen osaera alda daiteke. Esaterako, gogoeta-estrategikoa egiteko interes-talde guztien ordezkariak komeni zaizkigu, baina, eremu pedagogikoan hizkuntza-helburuak ezartzeko etapaka irakasleekin lan egitea, eskolaz kanpoko aisialdia lantzeko ikastetxeko ordezkariak, herriko elkarteak eta udala...

 

Batzorde honen lana izango da Hizkuntza Proiektua definitzea, horretarako honako urratsak eman behar dira:

 

- Txostena oinarri hartuta, gogoeta estrategikoa egin: orain arte egindakoaren balorazioa egin (lorpenak, zailtasunak, beharrak...).

- Diagnosiaren arabera Hizkuntza Proiektuaren marko orokorra zehaztu

- Marko horren arabera, eremu pedagokioan etapa eta zikloetako helburuak zehaztu eta baita gainerako eskuhartze-eremuetako helburuak ere

- Baliabideak eta bitartekoak definitu: prestakuntza, etab.

- Plangintzaren/proiektuaren ebaluazioa finkatu

- Sortuko diren proiektu-eredu horien emaitzen arabera, eredu horiei beharrezko egokitzapenak egitea, beste ikastetxe batzuetara zabaltzeko

 

3.- Prozesuaren Balorazio-ebaluazioa

 

Egitasmo osoan zehar egingo dugu etengabeko ebaluazioa. Hori horrela izanda, amaieran prozesuaren eta emaitzen balorazio orokorra egingo dugu JARRAIPEN BATZORDEAN (ikastetxeetako arduradunak, Sortzen elkarteko arduradunak, Kontseilua) .

bottom of page