top of page

KONTUTAN HARTU BEHARREKO HAINBAT ALDERDI

 

  • Zer da ikastetxeetako hizkuntza proiektua? Eskola bakoitzak bere hezkuntza proiektuan biltzen dituen hizkuntzei dagozkien helburuak, edukiak eta metodologia jasotzen dituen proiektua, beti ere ikasle euskaldun eleaniztunak lortze aldera:

 

- Hizkuntza bakoitzak eskola barruan izango duen funtzioa

- Hizkuntza bakoitzak hartu behar dituen eremuak

- Hizkuntza bakoitzaren irakaskuntzarekin noiz hasi

- Ordutegian zein pisu izango duen

- Hizkuntza irizpideak

- Ikastetxea eta familiaren arteko harremanetarako hizkuntzak

 

  • Horrez gain, bereziki sustatu beharko litzateke herriko eragile, elkarte eta abarrekin elkarlana eta harreman-sareak zabaltzea. Eskola ezin da isla bat izan eta  ikasleek euskarazko espazio eta aukera berriak izan behar dituzte ikastetxetik kanpo.

 

  • Ezinbestekoa da ikastetxe bakoitzak bere neurriko proiektua diseinatu ahal izatea eta beti ere, ahalik eta parte-hartze zabalenarekin. Eskola bakoitzak autonomia behar du administrazioak hizkuntzen arloan zehazten dituen gaitasunak lortzeko bidea zehazterakoan, beti ere duen errealitatea kontuan hartuta (ikasle-familia tipologiak, ingurune soziolinguistikoa,… ).

 

  • Euskara eta gaztelania  hizkuntza ofizialak dira Euskal Herriko lurralde batzuetan, baina, euskara hizkuntza gutxitua da.

 

  • Zenbat eta ordu gutxiago eskaini euskarari eskolan, orduan eta gutxiago euskalduntzen dira ikasleak edo ez dira euskalduntzen.

 

  • Ikasle euskaldun eleaniztunak nahi baditugu, euskarak lehentasuna izan behar du. Euskarak izan behar du kasu guztietan eskola-hizkuntza.

 

  • Haur Hezkuntzak hizkuntzen ezagutzan garrantzia izugarri du.

 

  • Alde afektiboa asko zaindu behar, euskarara afektiboki gerturatu behar ditugu ikasleak, eta horretarako norberaren etxeko hizkuntza eta kulturarekiko errespetuzko jarrerak sustatu behar dira.

 

  • Identifikazioa ere landu behar da, hizkuntzak espazio, pertsonekin identifikatzea.

 

  • Ezinbestekoa da hizkuntza-helburuak mailaka eta etapaka zehaztea.

 

  • Metodologiak bereziki zaindu beharko luke ahozkotasuna.

 

  • Hizkuntza desberdinetako irakasleek, beren artean edukiak, metodologiak, hizkuntza-jarduerak etab. adostu eta koordinatu behar dituzte eta gainerako jakintza arloetako irakasleek hizkuntzak eskuratzeko egin behar dituzten ekarpenen kontziente izan behar dute. Ezin dugu ahaztu pertsonok hobeto ikasten dugula hizkuntza bat beste zerbait ikasten dugun bitartean.

 

  • Eskola eta aisialdiaren arteko koordinazioa ezinbestekoa da.

 

  • Ezinbestekoa da eskola-komunitatea osatzen dutenei (irakasle, guraso, langile…) eta herriko eragile eta herritarrei orokorrean azaltzea, orain arte hizkuntza ereduak oinarri izan dituen hezkuntza-sistema zergatik gainditu behar den azaltzea.  Alegia, hizkuntza-proiektua diseinatzeko abiapuntua zein den argitzea eta proiektua arrakastaz garatu ahal izateko proiektu adostu eta koherentea izatea.

bottom of page